XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. BIZITZAREN TEKNIKATZEA 8. Baina aldaketa politikoa etorri aurretik ere, aldatzen ari zen gure gizartea.

Gure jendeek enpresarako duten eraginez, azkar sartu zen teknologia gure artean, eta honek sakonki aldatu ditu bizitzarako baldintzak eta helbideak, baita kulturara iristeko bideak, lana eta atsedena ere.

Urte hauetan zehar, ohizkoa baino garapen haundiagoa ikusi dugu industrialdeetan, eta gero eta haundiagoa izan da herrialde honetako produktibitatea.

Honi esker, antolamendu eginkorrago bat eratu ahal izan da gizarte eta ekonomi bizitzan.

Langileek era espezialduago eta mekanizatuago batean lan egiten ikasi behar izan dute.

Gazteek ere teknikak eta informatikak sakonki oretutako heziera hartzen dute.

Areagotu egin zaizkigu komunikabideak eta garraioak.

Errepideen eta autoestraten saredura dela bide, kanpoko herriekin hobeto komunikaturiko herrialde bat sortzen ari zaigu hemen.

Aurrerapide teknikoak jaso egin du neurri ederrean familia askoren bizitza maila.

Seme-alabak errezago iristen dira irakaskuntzara, baita unibertsital mailara ere.

Geure etxebarruak hornitu ditugu era guztietako elektrogailuz, telebistez eta zehaztasun haundiko aparailuz.

Orain dela zenbait urte guretzako ez ziren oporraldiak gaur eskuetan dauzkagu.